Denok dakigu txikiak direnean udan ez direla gelditzen, hara eta hona dabiltzala udalekuetan eta mila saltsatan; baina, hazten doazen heinean, udako lehen egunak bataila txiki bihurtzen dira etxe askotan zerbait probetxuzkoa egin dezaten konbentzitzeko… Eta hor gure English Summer Sessions-ek lagundu zaitzakete! Familia osoarentzako alternatiba perfektua dira!
Neska-mutilak goizean etxetik ateratzea lortzen dugu zerbait produktiboa egiteko baina eskolaren luzapen bat dela sentitu gabe. Proiektu interesgarri eta erronka dibertigarri ugari ditugu; eta hain ondo pasako dute, non denbora gehiago geratu eta gauza gehiago egin nahi izango duten!
Badakigu garrantzitsua dela gazteek denetarako denbora dutela ikustea gurasoak lanean zaudeten bitartean. Horregatik, haien erritmoetara moldatzen gara: 10:00etan hasten gara, hainbeste “behar” duten lo egiteko tartetxo gehigarri hori izan dezaten 😜 eta deskantsatuta egon daitezen.
Saio hauek 2 ordukoak direnez, edo 3koak Plus! aukerarekin, goizetan denbora soberan geratzen zaie lagunekin ateratzeko edo nahi dutena egiteko. Eta asteko egun guztietan ez direnez, ingelesa praktikatzera etorri eta gurekin ondo pasatzeaz gain, beste plan batzuk egiteko denbora dute arazorik gabe! Horrela, oporretan hainbeste maite duten “askatasun” sentsazio hori mantentzen dute, eta etxean ez dituzue ohiko batailak izango udan zerbait produktiboa egiteko konbentzitzeko.
Gazteak pozik daude, zerbait berria ikasi dute eta ingelesa praktikatu dute. Eta zuentzat, espero dugu honek guztiak etxean guda bat gutxiago bat ekartzea! Gainera, asteburu luzeak familian pasatzeko aukera ematen dizue ezeri uko egin gabe. Denok irabazten duzue!
Egunero gai desberdinekin gozatuko dute: zientzia eta teknologia, sukaldaritza, artea, kirolak... Proiektuak eta esperimentuak egingo ditugu; horrela, haiek "jolasean" ari direla sentitzen duten bitartean, arazoak konpontzeko gaitasuna lantzen arituko dira eta eskolan zehar zein bizitzan hain lagungarria izango zaien sormen hori askatzen egongo dira... Eta hori dena, nola ez, guztiz ingelesez!
Gure goizak egunero erronka desberdin bat izateko diseinatuta daude. Hemen duzu zain dutenaren aurrerapen txiki bat:
🧪 Crazy Science blast!: Erronka zientifiko zoro pila bat!
📺 TV Master: Asmatu zure lehiaketa propioa eta bihurtu urteko aurkezle!
🧑🍳 Masterchef Challenge: Ikasi Ingalaterrako postre tipikoak (eta ez hain tipikoak) prestatzen. Yum yum!
💎 CEO of the future: Lehiatu CEO onena izateko eta erakutsi zure “business mentality”!
👗 “Trashion” show: Sortu zure moda-lerro propioa material birziklatuekin!
…Eta askoz gehiago!
Gainera, aste bakoitza ezberdina denez, zuek erabakiko duzue aste bat edo bi etorri nahi duzuen. Ikusten duzuen bezala, guztientzako aukerak daude!
Gure English Summer Session-etan hiztegi berria ikasiko dute eta hitz egiten askatzeko zein belarria fintzeko aukera paregabeak izango dituzte; ingelesa ia konturatu gabe hobetuz. Guraso bezala, izugarri gustatuko zaizue hori ikustea... eta gazteei ere bai, nahiz eta oraindik aitortzea kostatzen zaien! Ondo pasatzen duzun bitartean, konturatu gabe zerbait ikastea baino sekretu arrakastatsuagorik ez dago!
Goizak are gehiago aprobetxatzea eta denbora gehiagoz ondo pasatzea nahi duten horietakoak bazarete, gure English Summer Sessions Plus! duzue. Saio hauek egunean 3 ordukoak dira 10:00-13:00etara, eta ekintza are gehiago egingo ditugu. Gozatu murgiltze-esperientzia beteaz goiz osoan zehar!
Zure seme-alabek denetik apur bat izatea nahi baduzue ,hau da, aste batzuetan English Summer Sessions-etan ondo pasatzea eta ondoren eskolako errepaso apur bat egitea, gure Combo!-ak aukeratu ditzakezue!
Dena den, eskaera edo baldintza bereziren bat baduzue komentatuiguzue, pozik lagunduko dizuegu eta zuen beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatuko gara.
Hello!
Annie eta Chris gara, A&C Summer-eko teacher-ak!
Agian batzuek ezagutzen gaituzue dagoeneko edo entzun duzue gure berri, baina horrela ez bada, aurkeztu egiten gara. Beasaingo eta Southamptongo (UK) ingeleseko bi irakasle gara. Asko gustatzen zaigu beste kultura batzuk ezagutzea, zinea, artea, janaria, eta futbola (Liverpool batez ere!). Ingelesa irakastea maite dugu, eta batez ere gure ikasleek, zuen eta adina eta maila edozein dela, hizkuntza ikastean gozaraztea.
Annie begirale eta zuzendari tituluduna da, eta Chrisek esperientzia handia du begirale eta ekintza zein kirolen koordinatzaile gisa. 15 urte baino gehiago daramatzagu Euskadin eta Erresuma Batuan udaleku eta murgiltze programetan parte hartzen. Ekintzarik arrakastatsuenak aukeratu ditugu gurekin topera goza dezazuen. Barreak eta dibertsio handia bermatuta izango dizuete!😎
Egin bat gurekin uda paregabea izateko!
It's going to be a great summer!