Hurrengo udan itzuliko gara!
Uda bikaina izan da, gure neska-mutilek ekintza, jolas eta eskulan ugari egin dituzte... eta garrantzitsuena, ingelesez primeran pasa dute!🤩 Nola ez, ikastaro trinkoetako gure ikasleak ere aipatu nahi ditugu, lan izugarria egin bai dute hauek ere!
You've done a great job! Well done, everyone! 🥳🏅
Eta, jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egon zareten gazte guztiei eta haien familiei gure udako ekintza eta ikastaroetan parte hartzeagatik, guk ere primeran pasatu dugu eta asko gozatu dugu!
Thank you very much!💙
Orain ikasturtean zehar energiaz eta ilusioz ikasten jarraitzea tokatzen da. Hilabete batzuk geratzen zaizkigu aurretik datorren uda arte, beraz, horren bitartean gu ekintza gehiago prestatzen eta ikastaro trinkoak diseinatzen joango gara, hurrengo urteko uda ere ahaztezina izan dadin!
Bitartean, argazki batzuk uzten dizkizuegu, zer nolako primerako uda pasa dugun ikus dezazuen. 😎
Hurrengo udan itzuliko gara!
See you soon! 👋
Annie & Chris
Plan aparta proiektu eta erronka dibertigarriez betetako udaz gozatu eta ingelesa praktikatu nahi dutenentzat, ikaskuntza eta beste gauza batzuk egiteko denbora izateko oreka ezin hobea mantentzen duten bitartean!🎉
Aukera bikaina eskolako ingelesa pixka bat aldapa gora egiten zaienentzat, edota, besterik gabe datorren ikasturtea segurtasun handiagoz hasi nahi dutenentzat! 📔
Aukera perfektua B2 First edo C1 Advanced prestatzeko denbora irabazi nahi duten ikasleentzat, edo azterketa aurretik azken bultzada eman nahi diotenentzat!💪
Plan ezin hobea ondo pasatzen duten bitartean ingelesez komunikatzeko trebetasuna hobetu eta konfiantza handitu nahi duten gaztetxoentzat!🌞